Igandeko meza mantendu izanen da euskal irratietan eta Euskal Telebistan

Messe dominicale maintenue sur les radios basques et sur la Télévision Basque

Jean-Michel Barnetche Uztaritzeko erretorak euskarazko meza grabatuko du Uztaritzeko elizan, eta euskal irratietan zabaldua izanen da igandean goizeko 10.00etan : Gure Irratia FM .106,6 – Irulegiko Irratia FM 91,8 – Xiberoko botza FM 95,5.
Bere aldetik, Euskal Telebistak usaian bezala zabalduko meza igandetan goizeko hamarretan.

Une messe en basque sera enregistrée par l’abbé Jean-Michel Barnetche à l’église d’Ustaritz et retransmise le dimanche à 10h00 sur les radios basques : Gure Irratia FM 106,6 – Irulegiko Irratia FM 91,8 – Xiberoko botza FM 95,5.
La messe sur Euskal Telebista est aussi maintenue le dimanche à 10h00.

Azaroaren 8a igandeko Ebanjelioa

Beren argiak harturik jaun ezkonberriaren biderat atera ziren hamar neska gazterekin bezala gertatzen da Jainkoaren erregetzarekin. Nesketarik bost xoroak ziren eta bost zentzudunak.
Argiak hartzean, xoroek ez zuten oliorik hartu; zentzudunek, aldiz, argiekin batean olioa ere hartu zuten untzietan.
Jaun ezkonberriak berantzen baitzuen, logaletu ziren denak eta lokartu.
Gauerditan oihu bat: «Horra jaun ezkonberria! Atera zakizkiote biderat!»
Orduan neska heiek jeiki ziren denak eta beren argiak prestatu zituzten.
Xoroek zentzuduneri erran zieten: «Zuen oliotik emaguzue, argiak hiltzen baitzaizkigu».
Zentzudunek ihardetsi: «Ez ginuke aski zuentzat eta guhaurentzat; hobe duzue saltzaileetarat joan eta erostea».
Erostera zoatzilarik jaun ezkonberria etorri zen, eta prest zaudenak ezteietarat sartu ziren harekin; eta hetsi zen atea.
Azkenean, beste neskak ere etorri ziren, erranez: «Jauna, Jauna! Idekaguzu!»
Bainan ihardetsi zuen: «Egiaz diozuet, ez zaituztet ezagutzen».
Zaudezte atzarririk, beraz, ez baitakizue ez eguna ez orena.