Euskarazko katixima haurren elgarretaratzea – Azaroaren 18a Senperen / Rassemblement des enfants catéchisés en basque – 18 novembre à St Pée/Nivelle

Heldu den urtea, Aita Sainduak Gazte eta Bokazionen inguruan nahi luke, 2018 ko Urrian Apezpikuen Zinodo batekin.
Hortakotz, heldu den urteko elgarretaratzea, gai hunen inguruan egin ginezake :
Utzazu zure lurra, zoazi” ; “zato, jarraik neri “ 2017. azaroaren 18an Senperen.
  • 9.30 – 10.00 harrera eta kantu
  • 10.00 Bi lekuko entzuten dituzte : Iban Erguy eta Ziril Alvarez.
  • 11.30 Powerpoint baten bidez, gaia Bibliarekin lotu.
  • Bazkaria
  • 13.30 Joko handi bat, internet sarean . PDF batean, galdera batzu badituzte, eta taldeka beharko dute arrapostua atxeman, lotura batzueri fidatuz. Bibliari lotu galderak, hitz batzu atxemanen dituzte. Hitz horiekin, mezu bat osatuko dute.
  • Abraham sinesdunen aita izan da, Jainko bakar batean sinetsi duen lehena.
    Jainkoak Abraham deitu du Ur bere lurraldetik urrun joaiterat: gu ere deitzen gaitu.
    Jainkoari konfiantza eginez, Abraham populu handi baten Aita bilakatu da
    Jainkoak Abraham benedikatu du : familia handi bat eta lur bat eman dizkio.
    Jesusek gizon gazteari galdegiten dio, bere ontasunak salduta, berari jarraik dadin…
    Eta guk zer egin ? Zer utzi, zer ukaiteko ?
  • Sei talde, sei lekutan, bakotxak erranaldi bat atxeman behar… Ebanjelio jokoen artetik, zonbait joko fisiko ere, mugitzeko !
  • 15.00 Elizarat bagoaz
  • 15.15 Otoitza elizan eta bukaera.
Izenak eman zure parropian.
Xehetasunak : Jean-Michel Barnetche apeza, Uztaritzeko apezetxean 05 59 93 18 00.

Le rassemblement annuel des enfants catéchisés en basque aura lieu le samedi 18 novembre à Saint Pée sur Nivelle.
Renseignements auprès du P. Jean-Michel Barnetche au presbytère d’Ustaritz 05 59 93 18 00.